Teknologiaren garapena

CTAn enpresek eskatuko dituzten behar teknologikoei erantzuten saiatzen gara eta horretarako sektore aeroespazialaren epe luzerako estrategiekin bat egiten dugu. Horretarako, talentua, esperientzia eta gaitasunak ditugu lantzen ditugun ikerketa-lerro ezberdinetan.

Zero isuriko hegazkinak

CTA gizarteak orokorrean eta aeronautikak bereziki duen helburuarekin bat egiten du, hau da, karbono-aztarna murrizteko beharrarekin. Horretarako CTAn, hegazkin elektrikoak, SAF eta hidrogenoa garatzeko teknologiak lantzen ditugu.

Helburu horrekin, CTAn denbora daramagu lanean hegazkingintzako motorrak erregai jasangarriekin baliozkotzeko frogekin, hidrogenoa kudeatzeko sistemen eta osagaien entsegu funtzionalerako plataformak garatuz eta energia elektrikoa kudeatzeko sistemak baliatuz.

Gainera, hegaldietan segurtasuna bermatzeko helburua lortzeko lan egiten dugu, araudia aztertuz eta  hidrogeno suteek izan ditzaketen ondorioak entsegu bitartez ikertuz. Propultsio- eta energia-iturri berriek hainbat arrisku dakartzate, eta horiek modu desberdinetan aztertu behar dira eta teknologia espezifikoak garatu.

Arkitektura aeroespazial berriak

Hegaldiaren pisua eta eraginkortasuna murrizteko sektore aeroespazialaren berezko helburuak etengabe sortzen ditu erronka berriak. Horien artean aerodinamikaren diseinu disruptiboak, material berriak, geometria, fabrikazio-prozesuak eta baita saiakuntza-forma berriak behar dituzten hegazkin kontzeptuak daude. Horretarako ezinbestekoak dira entsegu teknologia berriak garatzea.

CTAk, bere esperientziarekin eta gaitasunekin, baliozkotze-teknologia berriak garatzen laguntzen du hainbat inguru-baldintza ezberdinetan. Beste batzuen artean hegazkin hipersonikoetako tenperatura altuak, dron eta hegazkin pertsonalen balidazioa, edo multifuntzionalitate eta teknologia bioinspiratua, morphingaren kasuak aipatu daitezke.

Makina-ekoizpena-prozesua teknologiak

Termografiaren, ikusmen artifizialaren eta prezisio handiko posizionamendu arloan 20 urte baino gehiagoko esperientzia ardatz hartuta, CTAn kontrol, aktuazio eta ikusmen teknologiak garatzen ditugu, makina, prozesu eta produktuen beharrei erantzuna emanez.

CTAk lankidetzako eta ikerketako programa nazional eta europarretan parte hartzen du, sektore aeroespazialeko enpresa nagusientzat fabrikazio-teknologiak garatzen lagunduz.

Inpaktu frogak aeronautika eta espazio arloetan

CTAk azken urteetan enpresentzako balidazio- eta ziurtapen-kostuak murrizteko helburuarekin bat egin du. Horretarako entseguen birtualizazioan lan egiten ari da.

CTAk egiten dituen inpaktu entseguak oinarritzat hartuta, bankuen birtualizazio-teknologiak garatu ditu. Besteak beste pyroshock frogak, energia altuko eta txikiko inpaktuak eta erorketa entseguak hartu dira abiapuntu moduan.

Teknologia berri hauen bitartez, diseinu-fasean hain garrantzitsua den inpaktuaren portaeraren aurreikuspena eta emaitzen korrelazioa lor daiteke.