Abiadura txikiko haize-tunela
CTAk duela gutxi, abiadura txikiko haize-tunel bat gehitu du orain arte zituen entsegu
gaitasunak handituz. 60 m/s-ko gehieneko abiadurarekin, instalazio berri horiek
egokiak dira abiadura txikiko aireontziei buruzko azterketa aerodinamikoak burutzeko.
Hala nola aerotaxi edo dronen inguruko entsegu eta azterketak aurrera eraman ahal
izateko. Abiadura baxuko eta lurzoru-efektuko maniobrak ikertzeko ere aukera
emango du, mugikorra den zoru gurpilduna baitu.