Zero isuriko hegazkinak
CTA gizarteak orokorrean eta aeronautikak bereziki duen helburuarekin bat egiten du, hau da, karbono-aztarna murrizteko beharrarekin. Horretarako CTAn, hegazkin elektrikoak, SAF eta hidrogenoa garatzeko teknologiak lantzen ditugu.
Helburu horrekin, CTAn denbora daramagu lanean hegazkingintzako motorrak erregai jasangarriekin baliozkotzeko frogekin, hidrogenoa kudeatzeko sistemen eta osagaien entsegu funtzionalerako plataformak garatuz eta energia elektrikoa kudeatzeko sistemak baliatuz.
Gainera, hegaldietan segurtasuna bermatzeko helburua lortzeko lan egiten dugu, araudia aztertuz eta hidrogeno suteek izan ditzaketen ondorioak entsegu bitartez ikertuz. Propultsio- eta energia-iturri berriek hainbat arrisku dakartzate, eta horiek modu desberdinetan aztertu behar dira eta teknologia espezifikoak garatu.