Zero isuriko hegazkinei lotutako sistemak baliozkotzea

Azken urteotan, CTAk pausu bat aurrera eman du orain arteko azpiegiturak handituz, hidrogenoan oinarritutako propultsio sistemekin lotutako garapen teknologikoei erantzun ahal izateko. Entsegu instalazio berri hau aukera anitza eskaintzeko pentsatuta dago; hainbat ekipo eta osagai elikatu ahal izateko, emari eta eskakizun eta presio maila ezberdinak dituztenak (H2 errekuntza zuzeneko motorrak, erregai pilak, biltegi eta banaketa sistemako ekipoak, etab.).

Garatutako bankuaren helburua hidrogeno ekipoen eta sistemen lan baldintzak simulatzea da, garapen etapa goiztiarretan beraien funtzionamendua ezagutu ahal izateko.

Azpiegitura