Aplikazio espazialetan prozesu osoaren balidazio zentroa izateko helburuarekin, CTAk huts kamerak ditu sistema espazialak erabat frogatu eta balioztatzeko entsegu zikloa osatzeko. Bibrazioa, pyroshock inpaktuak eta hutsaren baldintzak simulatuz.
CTAk bi huts kamera jartzen ditu eskuragarri espazio arloko enpresentzat:
Lehenengoa, osagai handietarako eta aplikazio berezietarako, hala nola orbitako erreakzioak neurtzeko, giro oldarkorretarako eta hutsaren aplikazio berezietarako.
Bigarrena, huts termikoaren entsegu estandarretarako eta baldintza horietan entsegu eta azterketa funtzionalak egiteko.
Gainera, ziklo termikoko kamera bat dugu (huts baldintzarik gabea) etapa goiztiarretan produktuak garatzen laguntzeko, -100ºC-tik +200ºC-ra bitartean lan egin dezakeena, eta 50ºC tenperatura minutu batean aldatzeko aukera ematen duena, , Nitrogeno likidoa erabilita.