Hidrogeno suteak

CTAk hidrogeno bidez propultsatutako zero isuriko hegazkin berrien sute baldintzak aztertzeko instalazio berri bat garatu du. Instalazio honetan, hidrogeno suteen baldintzak aztertu eta ezagutu ahal ditugu, keroseno erregai tradizionaleko suteekin alderatzeko asmoz.

Bestalde, hidrogeno suteei buruzko araudi berria garatzen laguntzea da helburuetako bat, hidrogeno hegazkinen suteen aurkako borrokan segurtasun alderdiak hobetzeko asmoz. Ildo horretan, sugarrak detektatzeko sistemak eta suak itzaltzeko eta arriskuak gutxitzeko sistemak garatuko dira.

CTAk suteak modelizatzeko eta simulatzeko tresna numerikoak ere erabiltzen ditu, entsugu fisikoak osatzeko eta garapen eta ikerketa horiei guztiei euskarria emateko.

Azpiegiturak