Hegazkinen materialen su-entseguak

2000. urteaz geroztik, hegazkinen barrualdeetarako su laborategiak materialen ziurtapen- eta garapen entseguak egin ditu, EASAren eta FAAren eta AIRBUSen araudi aeronautikoaren arabera. Urte guzti hauetan zehar, CTAk hegazkinetan instalatzen diren material hornitzaile nagusiekin elkarlanean aritu da.

CTAren Su Laborategi eta Ikerketa Unitateak nazioarteko hainbat ikerketa taldetan aktiboki parte hartzen du, suteen aurkako segurtasuna hobetzen laguntzeko. Su baldintzak ikertzeko metodologia berriak garatzen lagundu dugu eta CTA mundu mailan suaren aurkako segurtasuneko entsegu laborategia erreferente moduan onartua da.  

Ziurtagiriak

Azpiegiturak