Entsegu konbinatuak

Gure bezeroek gehien baloratzen dutena osagai beraren inguruko entsegu metodoak eta baldintzak konbinatzeko gaitasuna izatea da. CTAn entsegu mekanikoetarako banku espezifikoak garatzen ditugu, eta aldi berean, kargak, desplazamendua, presioa, huts baldintzak, tenperatura, hezetasuna eta/edo bibrazioa konbinatu ditzakegu.

Hori guztia arlo desberdinen arteko gure ezagutzaren zeharkakotasunari esker lortu dugu. Zentro teknologiko bezala burutzen dugun jarduerari esker, entsegu metodo berriak garatzea lortu dugu, gure bezeroen entsegu kanpainak erraztuz.

Azpiegitura