Ardatz anitzeko entseguak

CTAren jarduera nagusietako bat entsegu konplexuak egitea da, ardatz anitzeko kargak sartuta 20 eragingailu hidrauliko baino gehiagorekin, kontrol-sistema aurreratuenekin batera kontrolatuta eta haien portaera denbora errealean monitorizatuta. Horretarako gure instalazioetan garatutako entsegu-bankuak erabiltzen ditugu, gure bezeroen ziurtapen kanpainak errazteko.

CTAk Europan garatutako hegazkin nagusien garapenean eta ziurtapen kanpainetan lagundu du. Alde batetik gure teknologia berritzaileak fase goiztiarretan erabiliz, eta bestetik hegazkinen egituraren konponente ezberdinen ziurtapen entseguetan parte hartuz. Hona hemen horietako batzuk: Airbus A340, A320, A380, A400M edo A350XWB, Embraer ERJ170, KC390 edo E2, Bombardier CSeries (gaur A220 dena), Dassault 7X, Daher TBM, Mitsubishi MRJ, etab.

Azpiegitura