Abiadura txikiko haize-tunela
CTAk duela gutxi, abiadura txikiko haize-tunel bat gehitu du orain arte zituen entsegu gaitasunak handituz. 60 m/s-ko gehieneko abiadurarekin, instalazio berri horiek egokiak dira abiadura txikiko aireontziei buruzko azterketa aerodinamikoak burutzeko. Hala nola aerotaxi edo dronen inguruko entsegu eta azterketak aurrera eraman ahal izateko. Abiadura baxuko eta lurzoru-efektuko maniobrak ikertzeko ere aukera emango du, mugikorra den zoru gurpilduna baitu.
Era berean, instalazioek azken belaunaldiko kontrol- eta tresneria-sistemak ditu, entseguen jarraipena egiteko, kalibratzeko eta erreakzioak neurtzeko aukera eskaintzen dutenak.
Instalazioaren ezaugarriak
- Gehieneko abiadura: 60 m/s
- Entsegu-eremua (luzea x zabala x altuera): 800cm x 325cm x 223cm
- Zurrunbilo-maila: % 0,2
- Hozte-sistema: Bai
- Erreakzioen neurketa: Bai (6 ardatz)
- Intzidentzia-angeluaren aldaketa: Bai
- Presioen mapa bat izateko aukera: Bai